"Hegoak ebaki banizkio, nerea izango zen,
ez zuen aldegingo. Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite"
Poemaren igorlea Gabriel Aresti da, eta hartzaileak gu gara. Baina bere garaian, Euskal Herriaren kontra zihoan ororentzat zen. Poetak bidali nahi zuen mezua, Euskal Herria defendituko zuela da, edozein modura. Euskara Batuan idatzita dago, eta kanala paperaz edo bideoaz da. Poemaren gaia, poetak euskaldunen eskubide eta askatasuna kolokan ikusten ditu. Era guztietako galerei, lapurretei eta materialei aurre egiteko prest dago bere aitaren etxea (hau da, Euskal Herria) defenditzeko. Poeman zehar, otsoak eta lukurreraiak aipatzen dira. Hauek antagonistak dira. Otsoak etsai gaiztoak dira eta lukulerria gaixotasun gaizto bat da. Protagonistak, (hau da, poetak) haien kontra borrokatuko du Euskal Herriaren alde. Kanpo egiturari dagokionez, bost ahapaldiz osatuta dago. Hogeita hamabost bertso-lerro ditu, eta errima dauka. Barne egiturari dagokionez, lehenengo eta bigarren lerroan, sarrerako agerpen nagusia du. Poetaren asmoen eta jokabidearen azalpena agertzen da. Hurrengo lerroetan, bederatzigarrenera arte, bidegabekeri guztien kontrako defentsa aipatzen da. Gero, hamargarren lerrotik hemezortzi arte, galera materialak eta lapurretak azaltzen dira. Eta poetak haiek kontra eusteko asmoa du. Ondoren, hemeretzigarren lerrotik hogeita hamarreraino, heriotzarainoko eskubideen defentsa dago. Azkenik, gelditzen den ahapaldian, poetak argi uzten du bere heriotzaren ondoren bere aitaren etxea defendatzen jarraituko duela. Poemaren maila konotatiboa eta denotatiboa da. Biak daude, denotatiboan esaten duelako ahapaldi guztien bukaeran "baina nire aitaren etxea defendituko dut". Baina ezkutuko mezua, Euskal Herria defendituko duela da. Aipagarriena da, poemak, edukien aldetik duen progresioa. Aipatzen diren gauzak gero eta garrantzitsuagoak dira: lehenengo, galera materialak daude (soloak, pinudiak...), gero gorputzaren atalak galtzen ditu, ondoren bere bizitza bera galtzen du, eta azkenik, bere arima galtzen du. Baina bere aitaren etxea zutik iraunen du. Poeman agertzen den denbora, etorkizuna da. Oraindik bere aitaren etxea ez duelako defenditu, baina egingo du. Narratzailea poeta bera da, eta lehenengo pertsonan kontatzen dizkigu ekintzak, hau da, bera da protagonista. Eta lehen esan dudan bezala, antagonistak erasotzaileak dira, Euskal Herriaren kontra daudenak. Bi baliabide literario nagusi daude: erreplika eta paralelismoak Errepika agertzen da ahapaldi guztien bukaeran bere aitaren etxea defendituko duela esaten duelako. Eta paralelismoak daude zati guztietan lehenengo zatian izan ezik. Bi paralelismo mota daude: eragozpen eta ezintasun guztien aurrean, poetaren jokabide aldaezin egoskorra ageri da aitaren etxea babesteko.
0 Comentarios
Aurten, kurtsoan zehar irakurri ditudan hiru nobelen konparaketa eta iritzia emango dut.
Lehenengo ebaluazioan, 110.streeteko geltokiaren nobela irakurri nuen. Nobelak bi istorio kontatzen ditu, bat maitasunezko istorio bat eta bestea droga-trafikoei buruz. Protagonista euskaldun iheslari bat da, eta New Yorken bizi da Ghetto batean. Beste historia paralelo bat agertzen da, Angyri buruz. Bi istorioak elkartzen dira tren geltokian iragarki bati esker, Jean Genethen aipu batekin hasten dira kontaktuan jartzen. Elkar ezagutzean maitemindu egiten dira, baina istorio hau tragikoki bukatzen da. Catherine, Josebaren ugazaba, Joseba hiltzen du drogen trafikoan ez jarraitzeagatik. Bigarren liburua, Zorion perfektua deitzen da. Nobelaren protagonista hamasei urteko neska bat da. Droga trafikatzaile baten atentatua ikusten du, eta ertzainak, argazkilariak etab joan arte, harria bezala gelditzen da. Narratzailea neska da, eta hark kontzatzen digu gizarteak gaizki tratatu duela. Gurasoak bakarrik esaten diote atentatua ahazteko, eta egunkarikoaek neskaz aprobetxatzen dira diru gehiago lortzeko. (Neska egunkarian atera zelako eta argazkilariak ez zion baimenik eskatu). Liburu osoan neskaren bakardadea islatzen da, ez dio inor ez kasurik egiten. Historio hau, beste nobelan bezala, 1970. hamarkadatik aurrerakoa da, eta Euskal Herrian gertatzen da. Azkenean, neskak trauma gainditzen du (zorion perfektuaren obra ondo jotzen duenean). Eta azkenik, Ispilu gainean lotan irakurri nuen. Nobela osabaren hilketarekin hasten da. Amonak protagonistari (Diegori) eskatzen dio arropen bila joatea. Nahigabe, bere aitonaren eskutitzak aurkitzen ditu Kubatik bidaliak. (Berez, aitona hilda zegoela pentsatzen zuten guztiek). Beraz, Diego Kubara joaten da bere aitona aurkitzeko asmoz, eta neska batez maitemintzen da (Taniaz). Gero, bere aitona aurkitzen du. Aitonak kontatzen dio "Che"-ren eta Fidel Castroren laguntzaile garrantzitsu bat dela, eta ezin dela Espainiara bueltatu. Azkenan, protagonista konturatzen da bere aitonak ez zuela hil inor ez Espainian, bere amona izan zela, eta bere erruz aitonak Kubara iheslari bezala joan izan behar zuen. Beraz, denbora Kubako iraultzan da. Hiru nobelek bi antzekotasun dituzte: Hiruretan hilketa bat gertatu, eta hiruretan maitasun porrot bat egon da. (Lehengoan mutila hiltzen da, bigarrenean neskak mutilarekin apurtzen du eta hirugarrenean, bat Kuban bizi da eta bestea Katalunian). Lehenengo liburua erraz irakurtzen zen, eta istoria polita iruditu zait, baina mutila hiltzen dutenez, ez zait bukaera asko guztatu. Bigarren liburuak ekartzen duen mezua polita iruditu zait (inor ez duela zorion perfektu aaurkitzen), baina kontatzeko modua pixkat astuna egin zitzaidan. Eta hirugarrena gustukoena dut. Oso erraz irakurtzen da, baina pena daukat istorioaren bukaera irekita uzten duelako. Hiru nobela hauetan ikusi daiteke bizitza oso gogorra izan daitekeela, baina zoriontsu izateko gauzak gainditu egin behar direla. Liburuak: gORPUTZ NEURRIEN diktadura, modaren diktaduraGaur egun modan egoteko neurriei buruz hitz egingo dut. Ez nago bat ere ez ados zer neurri erabiltzen dituzten diseinadoreek emakumeekin. Beste aldetik, iragarkien bidez buruan sartzen dizkigute ideia desgokiak ere matxismoarekin lotuta egoten dira. Adibidez, emakume bat erdi biluzik kotxe bat saltzen, eta hori ez da errealitatea.
Ez nago ados erabiltzen dituztenez emakumeak produktuak saltzeko. Zer serikusia du kotxea emakume horrekin? Kotxe bat erosteagatik emakume "perfektu" bat agertuko zait? Gainera, ez dituzte edozein emakume erabiltzen, emakume fin eta bero-beroak direnak. Arropa saltzen dituztenean, emakume horiek hezurretan daude. Ez zait egokia iruditzen estilistek emakume horiek dituzten neurriak ondo daudela esatea. Beren osasuna gaizki dago. Gehienek anorexia edota bulimia dute; gainera, segurtasun gutxiko neskei gaizki sentiarazten die beraiek bezalakoak ez direlako. Honekin, bukatzeko, esan nahi dut ez dugula iragarkiengatik burua galdu behar. Bakoitzak bere izaera eta bere norberako itxura maitatu behar du, eta salatu behar lituzke estilista horiek. Emakume gaixoak defendatzeko. Estilista horiek ez dute eskubiderik gorputz horiek perfektuak direla esateko. Beren erruz, emakume asko hil egiten dira gosez. Ea arazo hau konpontzen dugun! ERBIA ETA DORTOKAAlegia honen igorlea anonimoa da. Hartzailea irakurlea da eta euskaraz idatzita hartu du kodea. Alegia honen ikaskizun morala, hobe da gauzak mantso eta ondo egitea azkar eta gaizki egin ordez da.
Gaia, erbiak dortokari lasterketa batera gonbidatzen dio, eta dortokak irabazten du. Hau da, erbia eta dortoka lasterketa bat egiten dute. Erbia dortoka urrun ikusi zuenez, erbia lo geratu zen. Bitartean, dortoka astiro baina gelditu gabe, helmugara iritsi zen. Bat-batean, erbia esnatu eta korrika hasi zen. Baina alferrik izan zen, dortoka irabazi zuelako. Testuak bost ahapaldik osatzen dute, guztira hamabi lerro dira. Narrazioak ez du erritmorik eta prosan dago idatzita. Lehenengo ahapaldian, "baziren behin..., berriz, motelakoa" hasten eta bukatzen da. Pertsonaiak deskribatzen ditu laburki. Lehengo ahapalditik laugarren ahapaldira garapena da. Erbia eta dortoka lasterketan daude eta erbia gerizpean lo hartzen du. Eta bukaeran, bostgarren ahapaldia da. Bitartean, dortoka astiro baina gelditu gabe helmugara iristen denean. Erbia esnatzen da eta korrika hasten da, baina ia dortoka irabazlea da. Alegiaren egitura mota kronologikoa da. Aurrena egoera deskribatzen du. Hau da, lasterketa bat dagoela. Erdigunea lasterketan zehar gertatzen diren ekintzak dira. Eta amaierako egoera, lasterketa bukatzen denean. Alegi honek hainbat elementu ditu, pertsonaiek ekintza asko egiten dituzte: elkarrizketan ibiltzen dira, lasterketa egiten dute (hau da, korrika egin), erbiak siesta bat botatzen du, gero esnatzen da eta dortoka helmugara iristen da. Kontakizuna lehenaldian kontatuta dago eta ekintzak garatzen diren tokia basoa da. Alegiaren narratzailea kanpodiegetikoa da, objetiboa da (zuzenean kontatzen duelako) eta hirugarren pertsonan kontatzen da. Erbiak dortokari galdera egiten dionean, estilo zuzenenan dago, hau da, elkarrizketa zuzena da. (Baina ere zehar estiloa badago). Eta pertsonaiak sinpleak dira. Bakarrik esaten duelako erbia oso azkarra da eta dortoka motelagoa dela. Protagonista dortoka da, eta antagonista erbia. Testuan hainbat baliabide literario daude. Adibidez, polisidentona dago: eta, eta, eta... asko erabiltzen du. "Abiada izugarria" esaten duenean, hiperbolea egiten ari da. Erbia eta dortoka pertsonifikatuta daude, elkarrizketak eukitzen dituztelako. Ere, konparazioa agertzen da, "lasterketa hasi bezain pronto" esaten duenean. Eta etopeiak daude erbia oso azkarra eta dortoka motelagoa eta astiro doanean deskribatzen duenean. Niretzat alegia honen puntu bereizgarriaena azkenean dortokak irabazten duela lan gogorra egin duelako. Eta erbiak galdu egiten du alferra izateagaitik irabazteko posibilitateak euki zituenean. Beraz, garrantzitsuena ez da azkarra izatea, langilea eta saiatzeko anbizioa eukitzea baizik. Hori da nik atera dudan ikaskizun morala. Alegiak, animaliak protagonistak diren istorio laburrak dira bukaeran ikaskizun morala daukate pentsatzeko. Prosa edo bertsotan idatzita egon daitezke. Beren egitura erraza eta hizkera zailtasunik gabekoa da. Hizkuntza guztietara itzulituta daude ikasteko.
Alegietan, hainbat baliabide erabiltzen dituzte: etopeiak, prosopografiak eta prosopopeiak (edo pertsonifikazioa). Etopeiak pertsonaia baten ohituren eta jardunbide moralen deskribapena da(izaera, pentsaera, ezaugarri psikologikoak eta moralak...). Prosopografiak pertsona baten alde fisikoa azaltzea du helburu nagusi. Eta prosopopeia izaki bizigabeei, animaliei edo kontzeptu abstraktuei, gizakien portaera eta ezaugarriak eragoztea datza. Lau prosopopeia maila daude: Lehengoa, bizigabeei bizidunen izenondoak jartzea datza. (Adib: "pago pertsenta gaztea"). Bigarrena, izaki bizigabeek bizidunek bezala jokatzea. (Adib: "izar txuriak irri"). Hirugarrena, izaki bizigabeei hitz egitea, entzungo balute bezala: "landaretxoa, zure ametsak...". Eta azkena, animaliak, gauzak edo hilak zuzenean mintzatzea. (Mitoetan eta alegietan gertatzen da). Hainbat alegile famatu erabili dituzte baliabide horiek. Esopo eta Fedro (greziarrak), La Fontaine (frantziarra) eta Samaniego (arabarra) dira adibide batzuk. Samaniego ez zen alegile euskaldun bakarra izan, beste batzuk dira: Juan Antonio, Bizenta Mogel, Artxu, Iturriago, Oxobi... Lehen aipatu dudanez, Esopo Ka VI.mendeko ipuinlari grekoa, V.mendetik aurrera bere alegiak ezagunak eta hizkuntza askotara itzuliak izan ziren. (Bizenta Mogelek 50 alegi eskuratu zituen). Esoporen protagonistak animalia gizatiartuak ziren pasadizo moral eta satiriko batekin. Berak entretenitu eta "gogoetara bultzatu" nahi zuen. Baina Bizenta Antonia Mogel Elgezabal ere idazle trebea zen. Azkoitian jaio zen, baina bera eta bere anaia Markinara joan ziren osaba Juan Antonio apaizarekin bizitzera. Latina ikasi zuen eta Adiskideen Elkartean irakasle ibili zen. Eleuterio Bafuzabalekin ezkondu zen eta 1854an Abandon hil zen Bizenta. Emakume hau idazle trebea zen, euskaraz idatzi zuen lehen emakumea izan zelako. Bere idazlan ezagunenak: "Ipui onac" (Esoporen 50 alegien itzulpena eta amaieran bere osabaren beste 8 alegia agertzen dira, neurtitzetan). Beste lanak:"Gabonetako cantia Bizkaitar guztientzat" eta "Espainiako Gurtzai-buruaren Artzai idazkia" 1820. Oihan bateko animaliak hizketan ari ziren elkarren artean, gaia indarra. Haz clic aquí para editar. Horretan lehoi gazteak esaten zuen: "bertaratutako guztietatik ni neu naiz indartsuena, edonor eta edozer garai dezaket."
Beste egun batean paseatzen zebilen elefanteak lehoia ikusi zuen ñu handi bat ehizatzen saiatzen. Orduan elefanteak lehoiari deitu zion, leihoak burua jaso zuen eta ñuak momentuaz baliatuz ihes egin zuen. "Zure erruagatik alde egin dit!" kexatu zen lehoia. "Modu era horretan ez duzu inoiz harrapatuko, buruarekin pentsatuz estrategia bat egin eta ehizatuko duzu.": - zion elefanteak. Aholkua jarraituz oso erraz harrapatu zuen ñua eta esan zion lehoiak: "arrazoi zeukan, asko balio du indarrek, baina gehiago buru azkarrak". |
egileaNi Nerea Garcia naiz, Lizardi Institutuko 3.C gelakoa. Eta hau nire hizkuntzen blog-a da. |